2021/06/23 18:30

Inaugurazioa

Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia

Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia
Komentua, Zumaia

Ekainaren 23tik aurrera, bizilagunentzako irekita egongo da komentuko lorategia. Egun horretan egingo dute inaugurazio ekitaldia, kontzertu baten bidez. Dultzaineroek, trikitilariek, Zumaiako Musika Eskolako ikasleek eta Zumaiako Musika Bandak hartuko dute parte ekitaldiko kontzertuan, eta "formatu txikiko emanaldia" izango da.  Mugatuta egongo da edukiera, eta Ostolazaren esanetan, kultur elkarteetako kideei gonbidapenak luzatu ostean, "kontzerturako publikoa osatuko" dute.