'First cow' filma emango dute Aita Marin ostegunean

Baleike 2021ko eka. 7a, 18:30

Ostegun honetan, ekainaren 10ean, 19:00etatik aurrera ikusi ahal izango da First cow Aita Mari aretoan. 2019an eman zuten argitara western lan hau, eta John Magaro eta Orion Lee aktoreek egin zituzten protagonista lanak.

1820. urtean kokatutako istorio bat kontatzen du filmak. Larru-ehiztari batek Oregon kontratatutako sukaldari bat eta etorkin txinatar bat dira bi protagonista nagusiak, etsaitasunezko lurralde batean, elkarren artean sortutako adiskidetasuna baita kontakizunaren haria.