Pentsio publikoen alde kalera atera dira beste astelehen batez

Baleike 2021ko eka. 7a, 15:16

Zumaiako pentsiodunen mugimenduak deituta, elkarretaratzea izan da Saregileen plazan, astelehenero bezala. Pentsio sistema publikoa aldarrikatzeaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinak ere exijitu dituzte. Hainbat herritarrek egin du bat pentsiodunen plataformaren eskakizunekin.