Mady Diame boxeolariak Euskadiko boxeolari txapelketako kanporaketa jokatuko du bihar

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 4a, 11:38

Bizkaiko txapeldun Cristofer Mozoren aurkako borrokaldia izango du bihar. Kanporaketa irabaziz gero, Euskadiko boxeolari txapelketako finalera sailkatuko da Diame.

Mady Diame Zumaia Cuban Boxing Clubeko kirolariak borrokaldi garrantzitsua izango du bihar, larunbata. Maiatzaren 23an Gipuzkoa mailan garaile izan zen 64 kiloko kategorian, eta orain, Bizkaiko txapeldun Cristofer Mozoren aurka lehiatuko da. Diamek bihar garaipena erdietsiko balu, Euskadiko boxeolarien txapelketako finalera sailkatuko litzateke.