'BizHitza' dantza ikuskizunerako sarrerak aurrez salgai daude

Juan Luis Romatet 2021ko mai. 26a, 08:57

Astindu dantza elkarteak Maiatza Dantzan ekimena antolatu du aurten ere, hamargarrenez. Egitarauaren barruan, Aukeran Dantza Konpainiak BizHitza ikuskizuna eskainiko du, ostiralean, maiatzaren 28an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.