Irudietan: Musika eskolakoek dantza ikuskizuna eskaini dute gaur Odietan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 23a, 16:20

Astindu dantza taldeak maiatz osorako antolatutako egitarauaren barruan, ikuskizuna eskaini dute gaur goizean musika eskolako ikasleek Odieta pilotalekuan. Eguraldi bikaina izan dute lagun, eta hainbat herritar bertaratu da dantzez gozatzera.

Bi ekitaldi gehiago izango dira datorren astean, X. Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan:

  • Maiatzak 28, ostirala. 19:00etan Aita Mari aretoan, BizHitza ikuskizuna. Turismo bulegoan erosi beharko dira sarrerak, maiatzaren 22tik aurrera.
  • Maiatzak 30, igandea. 12:00etan Gernika parkean, muxiko tailerra.

Argazkiak: Miriam Romatet