Sute txiki bat piztu da Oikian, abandonatutako pabilioi batean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 22a, 09:26
(@BomberosEuskadi)

Ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek arazorik gabe itzali ahal izan dute sua.

06:30 aldera piztu da sua dagoeneko jarduerarik ez daukan lantegi batean, eta suhiltzaileek arazorik gabe itzali ahal izan dute. BALEIKEk jakin ahal izan duenez, 10-12 metro koadro erre dira pabilioiaren barnealdean. Abandonatutako pabilioia izanik, obra-hondakinak daude pilatuta bertan, eta horrek dakarren arriskuaren dela-eta, lehen aldia ez dela izan azaldu dute suhiltzaileek. Dena den, inguruko lantegietara zabaltzeko arriskurik ez dela egon baieztatu dute.