Axular errepidearen zati bat itxita egongo da bihartik aurrera

Baleike 2021ko mai. 23a, 09:00

Mantentze lanak egingo dituzte Axularreko errepidearen zati horretan udal brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek. 

Jadarre auzoaren pareko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea itxita egongo da datorren astean, mantentze lanak egingo dituztelako. Bihartik ostiralera bitartean egingo dituzte lan horiek, 9:00etatik 14:00etara, eta beraz, herrira sartzeko eta irteteko saihesbidea erabili beharko da. 
 
Narrondo aldetik datozenek Txikierdiko biribilgunera jo beharko dute, saihesbidetik joan eta Zubiberriko biribilgunetik herrira sartzeko. Oikiatik datozenek, berriz, Kanteragañean hartu beharko dute saihesbidea.