Abereh abeslariak kontzertua eskainiko du Torreberrin hilaren 22an

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 16a, 10:30

Joan-etorrian lana aurkeztuko du Erik Berganza Abereh artistak. Aurrez hartu beharko dira sarrerak, posta elektroniko bidez mezu bat bidalita.

Hurrengo larunbatean, maiatzaren 22an, berriz entzungo dira zuzeneko musika doinuak Torreberri gaztetxean. Erik Berganza Abereh abeslaria taularatuko da egun horretan, 19:00etan hasita. Joan-etorrian diskoa eman berri du argitara Berganzak, eta lan hori aurkeztuko du Torreberrin.

Bertaratzeko asmoa dutenek aurrez hartu beharko dute sarrera, torreberrigaztetxia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat igorrita. Ordainketa, baina, egunean bertan egin beharko dute.