San Pedro Abesbatzaren 'Itsasoari begirada bat' kontzertua, 22:00etan Baleiken

GUKA magazina 2021ko mai. 9a, 12:30

San Pedro Abesbatzak eskainitako 'Itsasoari begirada bat' kontzertua ikusi ahal izango da gaur, igandea, 22:00etan hasita, Baleikeren atarian. Santelmo jaiei keinu egiteko emanaldia izan zen, abesbatzaren izen bera daraman parrokian. Josu Elberdin, Beatriz Corona, Albert Alcaraz nahiz Benito Lertxundiren kantuak eskaini zituzten ordu eta erdiko saioan.