Maiatzeko GUKA magazina

Baleike 2021ko mai. 7a, 22:00

Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saioaren hirugarren atala ikusgai dago. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, Azkoitian gauzatuko da oraingoan GUKA magazina, eta Uemako koordinatzaile Miren Segurola izango da gonbidatu nagusia. Urrutira joan gabe atalean, berriz, Oriotik Zarautzera ibilaldia egingo du Gorka Peñagarikano kazetariak, Lorentxo Portularrume argazkilaria bidaide duela. Getariako saregileei buruzko erreportajea ere ikusteko aukera izango da.