'Ameriketako bidaia' antzezlanerako sarrerak geratzen dira oraindik

Baleike 2021ko mai. 7a, 11:54

Antzezlana gaur izango da, 19:00etan, Aita Mariko zine aretoan. Tanttaka Teatroak bi nerabe euskaldunek Estatu Batuekiko duten ikuspegia erakutsiko du antzezlanaren bitartez.

Patxo Telleriak zuzendutako Ameriketako bidaia antzezlana izango da gaur, ostirala, Aita Mariko zine aretoan. Kultura Sailak jakinarazi duenez, oraindik ere eskura daitezke sarrerak, Turismo Bulegoan (10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 ordutegian). 

Tanttaka Teatroaren eskutik, Jone eta Maria nerabe euskaldunek Estatu Batuen inguruan duten ikuspegia ezagutuko dute ikusleek: Jonek "amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka; Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu.