Zumaiak aste honetan ekingo dio Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari

Baleike 2021ko mai. 5a, 18:00

Zesta-puntako txapelketan lehiatuko da Zumaia, eta aurkari izango ditu Donostia, Hondarribia eta Mutriku.

Aurreko asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Hain zuzen, gomazko paletan eta larruzko paleta eta pala motzean arituko direnen txanda izan zen joan den igandean, eta datorren asteburuan, zesta-puntako txapelketari emango diote hasiera. Lau herri lehiatuko dira zesta-puntan: Zumaia, Donostia, Hondarribia eta Mutriku.

Zesta-punta txapelketako aurreneko jardunaldian, maiatzaren 9an, Donostiaren aurka jokatuko du Zumaiak. Aitzurin neurtuko dituzte indarrak, baina ez da ikuslerik izango Herriarteko Txapelketako partidetan.