Bihar bilduko dira Larretxoko bizilagunak eta udal ordezkariak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 4a, 16:00

18:00etan izango da bilera, Aita Marin. Zumaiako Irisgarritasun Planaren inguruan arituko dira nagusiki, eta igogailuen auzia ere landuko dute.

Bihar egingo dute bilera Larretxo auzoko bizilagunek eta Zumaiako udal ordezkariek. Larretxoko irisgarritasuna izango dute aztergai, eta batez ere, iazko azarotik lantzen ari diren Irisgarritasun Planaren inguruan jardungo dute. Igogailuei lotutako proposamenak ere eztabaidagai izango dira.

Aita Mari aretoan jarri dute hitzordua biharko. 18:00etan hasiko da bilera, eta bertaratzeko asmoa dutenei aurrez izena emateko eskatu zien udalak, 943 86 50 33 telefono zenbakira deituta edo hirigintza@zumaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.