'My Mexical Bretzel' filma emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2021ko api. 29a, 13:25

Aita Mariko zine aretoan eskainiko dute film espainiarra, 19:00etan hasita. 

Ostarrena zine klubak My Mexical bretzel filma hautatu du gaurko zine forum saiorako. Emanaldia 19:00etan izango da, Aita Mariko zine aretoan. 

Vivian Barrett, klase aberats bateko emakume baten eguneroko intimoa, bere senar Leon industrialari aberatsaren etxean egindako filmazioek ilustratua, joan den mendeko 40 eta 60 urteen artean. Melodrama klasikoa ere bada ikus-entzunezkoa, Europa zaharrean zehar hegan egindako bidaia.