'Minari' eta 'Tom y Jerry' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Baleike 2021ko api. 24a, 09:00

'Minari' larunbatetik astelehenera botako dute, 19:00etan; 'Tom y Jerry', larunbatean eta igandean, 16:30ean.

Asteburu honetan helduei nahiz haurrei zuzenduriko zine eskaintza izango da Aita Mari aretoan. Helduek, Minari filma ikusi ahal izango dute: Davidek, 7 urteko mutiko koreanamerikarrak, 80ko hamarkadaren erdialdean bere bizitza aldatu egin dela ikusi du, gauetik goizera, aitak familia osoarekin Arkansasko landa-eremu batera joatea erabaki duenean, han baserri bat irekitzeko, amets amerikarra lortzeko asmoz. 

Haurrek, berriz, Tom y Jerry filmaz gozatu ahal izango dute. Hanna-Barberaren klasikoaren egokitzapena da, eta Tomek eta Jerryk elkar ezagutu zutela eta etsaitasuna galdu zutela erakusten du.

Minari larunbatetik astelehenera botako dute, 19:00etan; Tom y Jerry, larunbatean eta igandean, 16:30ean.