Iñigo Peña Olinpiar Jokoetan

Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du Iñigo Peñak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 20a, 14:09

Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten bigarren aldia izango da Peña eta Cubelos kirolarientzat. Espainiako selekzioarentzat Tokiorako ziurtatutako tokia eskuratu du gaurkoan bikoteak.

Paco Cubelosekin batera, Tokion egingo diren Olinpiar Jokoetan izango da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Gaur bertan eskuratu du bikoteak lehia gorenerako txartela Trasonan (Asturias, Espainia), 1.000 metroko K2 modalitateko lehian garaile izan ondoren. Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten bigarren aldia izango da Peña eta Cubelos kirolarientzat.

Duela hilabete batzuk ziurtatu zuen bikoteak Tokiorako toki bat Espainiako selekzioarentzat kategoria horretan, eta nagusitasuna erakutsita, ziurtatutako toki hori beraientzat izatea lortu dute gaurko garaipenarekin.