Egunean Behineko Baleikeren taldeko saria jaso du Eneiruk

Baleike 2021ko api. 19a, 12:30

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean seigarren denboraldian puntuazio onena lortu ondoren. 

Eneiru erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.318,78 puntu lortu ditu Eneiru Baleikeren taldeko irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa. Baleikek dagoeneko eman dio saria. 

Manex erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.186,30 puntu eskuratuta, eta Parapatxun hirugarren, 2.164,39 puntu batuta.