Azken orduetan 987 kasu berri baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 17a, 13:15

Azken datuen arabera, Gipuzkoan zenbatu zituzten kasu gehien atzo: 351. Astelehenean jakinaraziko dituzte Zumaian atzo, gaur eta bihar egindako proben emaitzak, baina azkeneko datuen arabera, eremu gorrian dago herria.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasunbideak gaur eguerdian argitaratu dute atzo COVID-19ak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izandako bilakaera. Zehaztu dutenez, guztira, 12.345 froga diagnostiko egin zituzten lau lurraldeetan, eta haietatik 897 positiboak izan ziren. Lurraldeka Gipuzkoa izan zen positibo gehien zenbatu zituena, 351, hain zuzen ere, baina gertutik jarraitu zion Bizkaiak, 350 kasurekin. Bestalde, Nafarroan 152 kasu berri zenbatu zituzten eta 117 Araban.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 97 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta, gaur-gaurkoz koronabirusa duten 141 pertsona daude ZIUn. Nafarroan, berriz, 200 lagun daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, eta horietatik 40 ZIUn daude.

Astelehenean, apirilaren 19an, jakinaraziko dute zenbat emaitza positibo izan diren udalerri bakoitzean atzo, gaur eta bihar egindako probetan. Dena den, azkeneko datuen arabera, eremu gorrian dago Zumaia: 700eko langa pasatu zuen atzo.

Erlazionatuak

700eko muga gainditu du Zumaiak

Onintza Lete Arrieta-Dorleta Agiriano Lai 2021 api 16 Zumaia