Gotzon Enbil izango da Euskadiko Pilota Federazioko presidentea beste lau urtez

Dorleta Agiriano Lai 2021ko api. 17a, 11:30

Zumaiarra izan da hautagai bakarra federazioaren aurtengo hauteskundeetan. Ez da helegiterik aurkeztu eta, beraz, bera izango da presidentea beste lau urtez, 2024ra arte.

Enbil 2017ko urtarrilean izendatu zuten Euskadiko Pilota Federazioko presidente aurrenekoz, Patxi Jauregiren lekukoa hartuta. Durangon izan zen bozketa urte horretan, eta alde txikiarekin gailendu zen zumaiarra: 80 boto jaso zituen, eta 70 Jauregik.

Puntista aritutakoa, federazioko presidente izendatu zuten urte berdinean esan zion agur haren zesta puntako ibilbide profesionalari. Hain zuzen, profesional gisa 2017ko abenduan jokatu zuen azken partida. Enbil Zumaiako Kirol zinegotzia ere bada gaur egun, EAJ taldearekin.