'Txanogorritxotik otso emera' antzezlana, hilaren 23an

Dorleta Agiriano Lai 2021ko api. 18a, 09:00
(Aitziber Garmendia)

Hurrengo ostiralean Aitziber Garmendia igoko da Aita Mariko oholtzara, Txanogorritxotik otso emera lana eskaintzeko. Salgai daude sarrerak.

Tentazioa Produkzioaken eskutik, hurrengo ostiralean, apirilaren 23an Txanogorritxotik otso emera antzezlana izango da Zumaian. Aitziber Garmendia aktoreak egingo ditu protagonista lanak, eta hark eskainiko du "harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa bat" oinarri duen ikuskizuna. "Edozein sexurentzat moduko" lana dela adierazi dute sortzaileek; "izan ere, maitasunean denok gara patetikoak".

Aita Mari aretoan izango da Zumaiako saioa, ostiralean, 19:00etatik aurrera. Emanaldi honetarako ere aurrez erosi behar dira sarrerak, Zumaiako Turismo Bulegoan. 9,5 euro balio du txartel bakoitzak (6 euro Gazte Txartela erakutsiz gero).