Miarritzen jazotako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Baleike 2021ko api. 15a, 14:30

Zumaiako Mugimendu Feministak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egin dute deialdia: 20:00etan elkartuko dira bihar Beheko Plazan.

Hilketa matxista baten berri eman dute gaurkoan: Miarritzen emakume bat erail du haren bikotekideak, eta bere buruaz beste egin du gero. Antza, 77 urteko gizonezkoak eskopeta batez hil du 75 urteko emakumea.