Ezezagun batzuek edukiontziak erre dituzte bart

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 11a, 08:49

Alai auzategian dauden hainbat edukiontziri eman diote su, eta irudietan ikusten diren gisan gelditu dira. Oraingoz ez dago gertakari horri buruzko informazio zehatzik.

Berriro erreta agertu dira herriko hainbat edukiontzi, oraingoan Alai auzategian. Ezezagun batzuek bart su eman zieten edukiontziei, eta irudietan ikus daitekeen gisan gelditu dira.

Oraingoz ez dago gertatutakoaren informazio zehatzik, baina ez da aurreneko aldia halakoak gertatzen direna. Urtarril hasieran, azaroan eta urrian ere, esaterako, gauez erre izan dituzte herriko hainbat txokotan edukiontziak, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute suak itzaltzera.