Larunbat honetan jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 8a, 12:15

Pasaian dute hitzordua arraunlariek, eta aldi berean, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da; maila bakoitzeko lau talde onenak igandean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Zumaiako elkarteko hamar batelek parte hartuko dute lehian.

Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatuko da larunbat honetan Pasai Donibanen. 10:30ean da hitzordua, eta aldi berean, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da. Maila bakoitzeko lau talde onenak sailkatu egingo dira, gainera, hurrengo egunean, igandean, jokatuko den finalera.

Zumaiarrek hamar batel aurkeztuko dituzte txapelketara, ondorengo mailetan: infantiletan neska zein mutil, promesetan, kadeteetan, eta jubeniletan, neska zein mutil. Absolutuetan batelik ez du aurkeztuko Zumaiak.