Zarautz-Zumaia artean moztu egin dute tren zerbitzua matxura batengatik

Baleike 2021ko api. 7a, 16:28

Euskotrenek jakinarazi du tren zerbitzua eten berri duela Zarautz eta Zumaia artean, matxura batengatik. Hala, bi autobus zerbitzu jarri ditu, bat Zumaia eta Zarautz artean, eta bestea Zarautz eta Eibar artean.

19:00ak alderako konpontzea espero dute. Informazio gehiago nahi duenak Euskotrenen arreta zerbitzura deitu dezake: 944-33 33 33 zenbakira.