Zumaia Sasoian 14. entrenamendu saioa

Baleike 2021ko api. 6a, 12:26

Hemen dauzkazue gaurko entrenamendu saioak, Aste Santuaren ondoren seigarren asteari gogotsu ekiteko.

Oinarrizko prestakuntza

Gaur 45 minutuko korrika saioa egingo duzu, etenik gabe, erritmo lasaian (R1). Gogoan izan hasi aurretik beroketa ariketak egin behar direla eta amaieran luzaketak, lesioak ekiditeko.

Prestakuntza garatua

Gaur ordubeteko korrika saioa egingo dugu, erritmo lasaian (R1). Ez ahaztu beroketa eta luzaketa ariketak, lesioak ekiditeko.