'Nomadland' eta 'Raya y el ultimo dragon' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 31a, 09:55

Asteburu honetan ere bi film emango dira Aita Mari zinean, helduentzako eta haurrentzako bana.

Ostegunetik astelehenera bitartean Chloé Zhao zinemagilearen Nomadland pelikula emango da. Frances McDormand aktore duen lana sei Oscar sarietarako hautagaia da; film eta zuzendari onenarentzako hautagaitzak lortu ditu, besteak beste.

Filma ostegunetik astelehenera bitartean emango da Aita Mari zineman, 19:00etatik aurrera.

Haurrentzako zine saioa ere izango da asteburuan. Larunbatean eta igandean Raya y el ultimo dragon animazioko filma emango da Zumaiako zinema aretoan. Hemen trailerra: