Denboraldiari agur esan dio Ander Torrikok lotailua hautsi ondoren

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 29a, 20:54
Argazkia: Estefanía Hernández - Asobal

Helvetia Anaitasuna eskubaloi taldeko jokalari Ander Torriko zumaiarrak lotailu haustura bat du, eta ebakuntza egin beharko diote. 

Helvetia Anaitasunako jokalariak, Ander Torrikok, eskuineko belauneko lotailu gurutzatua hautsi du. Joan den larunbatean lesionatu zen, nafarrek Puente Genilen aurka jokatutako norgehiagoka. Hori dela eta, denboraldiari agur esan dio zumaiarrak. Jokalariari San Miguel klinikan egingo diote ebakuntza laster.

Denboraldi honetan iritsi da Torriko Iruñera, Santanderko Sinfin taldetik. Kantabriako taldean aritu aurretik, Benidorm taldean egin zuen debuta Asobal ligan.