Soraya Lopezek irabazi du El Barco de Avilako Gaueko Zeruaren Argazki Lehiaketa

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mar. 24a, 17:04

Lopezen aita agertzen da aurreneko saria lortu duen argazkian. El Barco de Avila inguruan dauden "zeru zoragarriak" "balioan jartzea" da sariketaren helburua, zumaiarraren esanetan.

El Barco de Avilako (Avila) udalak eta Boreas Acimut kultura elkarteak antolatuta, aurten izan da Gaueko Zeruaren Argazki Lehiaketaren aurreneko edizioa. Parte hartu du Soraya Lopez argazkilari zumaiarrak, eta lehenengo saria eskuratu du. Azaldu duenez, haren aitari ateratako argazki bat da lehiaketara aurkeztutako lana, eta iazko uztailaren 11n atera zuen argitara.

Sariketaren helburuari egin dio azpimarra Lopezek. Haren arabera, El Barco de Avila inguruan dauden "zeru zoragarriak" jendaurrean "erakustea" eta "balioan jartzea" da asmoa, baita "kontzientziazio" lanak egitea ere, zeru horiek babestea "guztion lana" dela ikusarazteko. Argazki lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztiak ikusgai egongo dira El Barco de Avilan, apirilaren 5era bitartean.