Xabier Kalparsororen heriotza jaso dute bideo batean, torturen ondorioz hildako beste hamahiru kideren kasuekin batera

Maria Maya Manterola 2021ko mar. 24a, 10:36

Egiari Zor fundazioak torturen ondorioz hildako hamalau lagunen kasuak bildu ditu. Horien guztien aitortza eskatuko dute gaur, Donostian egingo duten ekitaldian.

Egiaren Eskubidearen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 24. Egiari Zor fundazioak torturen ondorioz hildako hamalau lagunen kasuak bildu ditu bideo batean. Tartean da Xabier Kalparsororen kasua ere. Hain zuzen ere, 18:30etik aurrera dago jasota bideoan zumaiarrarekin gertatutakoa.

Fundazioak ekitaldi bat egingo du gaur Donostian, torturen ondorioz hildako horien guztien aitortza eskatzeko. Lore eskaintza egingo diete hamalau lagun horiei, 11:00etan Alfonso XIII.aren plazan.