Bihar 'Amazing Grace' dokumentala eskainiko du Ostarrenak zine forum saioan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mar. 24a, 09:29

Aretha Franklin abeslariari buruzko lana da Amazing Grace, eta artxiboko hainbat irudi ditu oinarri. Bihar emango dute Aita Marin.

Aretha Franklinek 1972ko urtarrilean grabatu zuen haren lanik ezagunena, Amazing Grace. Urte horretako urtarrilean bi egunez aritu zen Los Angelesko New Temple Missionary Baptist Church elizan diskoa ontzen, eta Sydney Pollack zinemagileak zuzendutako talde batek filmatu zituen saio horiek. Artxiboko material hori oinarri hartuta, lau hamarkada beranduago ekoitzi zuten Amazing Grace dokumentala. Pollackek berak eta Alan Elliottek egin zituzten zuzendari lanak, eta 2018an atera zuten argitara emaitza.

Ostarrenak dokumental hori hautatu du aste honetako zine forum saiorako. Bihar, osteguna, izango da emanaldia, 19:00etan Aita Mariko zinema aretoan.