Apirilaren 7an amaituko da Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mar. 23a, 16:30

Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 7an kenduko diete zergaren zenbatekoa kontu korronteetatik. Ordainketa helbideratuta ez dutenei, ordea, etxera helarazi dizkie ordainagiriak udalak.

Apirilaren 7an, asteazkena, bukatuko da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea. Orainketa helbideratuta dutenei egun horretan bertan kobratuko diete zergaren zenbatekoa haien kontu korronteetatik.

Ordainketa helbideratuta ez dutenei, baina, udalak ordainagiriak bidali dizkie haien etxeetara, eta apirilaren 7a baino lehen egin beharko dituzte dagozkien ordainketak. Telematikoki ordaindu ahal izango da zerga, baita sukurtsalean ere.

Ordainagiria etxean jaso ez dutenek Zumaiako Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko dute, eskaera handik egiteko.