Ireki dituzte Zirtako ateak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mar. 22a, 16:32
(Utzitakoa)

Aurrerantzean hilabetean behin elkartuko dira "LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko" gunean. 13-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da Zirta.

Gazteguneak, Zumaiako Udalak eta Eihera kooperatibak hilabete honetan aurkeztu dute Zirta proiektua. "LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko" gune "aske" bat izango da Zirta, eta Hogarrak emango dio aterpea. Joan den ostiralean, martxoaren 19an, aurreneko aldiz elkartu ziren han hainbat gazte. Hemendik aurrera hilabetean behin bilduko dira espazio "askean", "zalantzak argitzeko eta elkarrekin ikasteko". Ekimenaren sustatzaileek 13-17 urte bitarteko gazteei luzatu diete bertaratzeko gonbita, hain zuzen.