Pentsiodunek kalea hartu dute beste astelehen batez

Maria Maya Manterola 2021ko mar. 22a, 15:48

Astelehenero bezala, pentsio sistema publikoaren alde batu dira. Osasungintza eta zaintza lan duinen aldeko aldarria plazaratzeko baliatu dute elkarretaratzea. 

Gaur, astelehena, Saregileen plazan elkartu da herritar talde bat, Zumaiako pentsiodunen plataformaren deialdiarekin bat eginez. Pentsio sistema publikoaren alde atera dira kalera eta osasungintza eta zaintza lan duinen aldarria egiteko baliatu dute elkarretaratzea.