Maria Berasarteren ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2021ko mar. 22a, 11:00
(Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saila)

Bazkideek bihar 11:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Emanaldia datorren ostiralean izango da, Aita Marin.

Martxoaren 26an, ostirala, Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du Maria Berasartek Zumaian. Hainbat musika estilo landu ondoren, euskal sustraietara itzuliko da abeslari donostiarra, eta musikari apartez inguratuta gainera: Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Jamixel Bereau. Aita Mari aretoan taularatuko dira guztiak, 19:00etan.

Zumaiako Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu BALEIKEko bazkideen artean. Bihar 11:00etan itxiko dugu parte hartzeko epea, eta goizean zehar emango dugu saridunen berri. Parte hartzeko, klikatu hemen. Zorte on!