Elkarretaratzea egin dute haur motxiladunen egoera salatzeko

Mireia Galarza Bastida 2021ko mar. 20a, 13:49

Zoriontasunaren Nazioarteko Egunean, hainbat herritar elkartu dira Amaiako plazan. 

Plazak bete, motxilak hustu! lelopean, elkarretaratzea egin dute eguardian. Amaiako plazan elkartu dira herritarrak, eta eguraldia lagun, haur motxiladunen egoera ezagutarazteko eta salatzeko nahia defendatu dute gerturatu diren herritarrek.

Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izanda, egoera berean dauden ume eta gurasoen inguruko zenbait udalerrietan ere egin dituzte elkarretaratzeak, eta guztietan "etxetik urrun" dauden euskal presoen seme alaben egoerari konponbidea emateko aldarria defendatu dute.