Zumaia Sasoian: aste honetako oinezkoen ibilbide proposamena

Baleike 2021ko mar. 19a, 12:16

Oinez egiteko buelta polita proposatuko dizuegu gaur, Zumaia, Oikia eta San Lorente lotzen dituena.

Zumaiatik irten eta Santiago aldera joko dugu. Zuloagaren Laia etxetik Karakas aldera hartu eta handik Arteaga baserrira iritsiko gara. Arteagatik Mantziorko zubira jaitsi, handik Oikiara eta eskolatik gora Artabilla baserria pasa eta Ibañarrietara iritsiko gara. Handik San Lorentera eta Zumaian amaitu. Guztira, 11 bat kilometro pasatxoko ibilbidea.

Ibilbidearen artxiboa jaitsi. nahi baduzue, hemen lotura: Zumaia-Oikia-SanLorente

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.