Zuzeneko entzunaldi txikiak egingo dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 18a, 17:02

Zuzeneko entzunaldiak egingo dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Aste Santuen inguruan. 

Pandemiak eragindako egoera dela eta, ikasturtean zehar bideo bidez egin behar izan dituzte ikasleek hainbat ekintza. Oraingoan, baina, zuzeneko ekitaldi txikiak egitera animatu dira. 

Musika mintzairako azkeneko saioan egingo dituzte ekitaldi hauek. Jotzen dituzten tresnak eramango dituzte ikasleek, eta bertan egingo dituzte entzunaldi hauek. Ikasleak beraiek izango dira entzuleak ere; hau da, ez dute kanpoko entzulerik onartuko gelan. 

"Zuzeneko saio batekin gozatuko dugulakoan, apirilaren 14an ikusiko dugu berriz elkar", esanaz agurtu dira Musika eta Dantza Eskolako arduradunak.