Dragatze lanak hasiko dituzte astelehenean Zumaiako bokalean

Maria Maya Manterola 2021ko mar. 17a, 18:10
Bokaleko dragatze lanak, iazko abuztuan.

Zumaiako bokaletik ateratako hondarra Mutrikuko portuan birkokatuko dute, Astilleros Balenciagak egindako Tarajoq ontzia segurtasunez itsasoratu dadin. 

Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzak iragarri du Zumaiako portuko bokaletik Mutrikuko portuko bokalera harea birkokatzeko lanak hasiko dituztela datorren astelehenean, martxoaren 22an. Dragasub enpresak egingo ditu lan horiek, 31 metroko luzera eta 7 metroko zabalera dituen izen bereko dragarekin. 

Astilleros Balenciagak egindako Tarajoq ontzia portuko sarreratik segurtasunez ateratzeko egingo dituzte lanok. Aurreikusi dute hamar eguneko epean amaitzea dragatze lanak, apirilaren 1erako.