Soraya Lopezek irabazi du Distiraren martxoko lehiaketa

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 16a, 10:43

Distira argazki elkartearen martxoko lehiaketak badu irabazlea. Soraya Lopezen argazkia izan da epaimahaikideen ustetan lehiaketara aurkeztutako onena.

Bazkideen arteko lehiaketa jarri zuen abian Distirak pasa den udazkenean. Hilero egin dituzte lehiaketak, aurrez erabakitako gaien inguruan. Hala, martxoko lehiaketako gaia Denbora izan da, eta elkarteko hamahiru bazkidek hartu dute parte, hogei lanekin. 

Epaimahaiaren ustetan Soraya Lopezen lana izan da aurkeztutako onena. Bigarren saria Eva Francok irabazi du, eta hirugarrena Eduardo Merinok.

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak.