Anoetako intergymean izango dira Zumaiako boxeolariak, ostiralean

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 16a, 08:59

Boxeo kluben arteko borrokaldia izango ostiralean Donostian, Anoetako gimnasioan. Borrokaldi hauetan parte hartuko du Zumaia Cuban Boxing klubak, hiru boxeolarirekin. 

Goizeko 11:00etan jokatuko da intergym hau, Anoetako gimnasioan. Osasun neurriak direla eta, ikuslerik gabe egingo da kirol jarduera hau. Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak hiru boxeolari eramango ditu, eta Bilboko gimnasioetako kirolariak izango dituzte aurkari: Mady Diame, 64 kilotan; Michael Antonio Cano Gómez, 66 kilotan; eta Anartz Manterola, 79 kilotan, izango dira Zumaiako klubak Donostiara eramango dituen boxeolariak.

Ikastaroak

Boxeo ikastaroak abian dira Lubaki kiroldegian, baina osasun neurriek hala behartuta aldaketak egin behar izan dituzte ordutegietan. Astelehen eta asteazkenetan goizez emango dira saioak, 10:45etik 11:45era. Astearte eta ostegunetan, berriz, arratsaldez izango dira ikastaroak: haurrena lehenbizi, 18:30etik 19:30era; eta helduena ondoren, 19:30etik 20:45era.