A3 kopia eta diseinu zerbitzuak, Baleike aldizkariaren salmenta puntu berria

Baleike 2021ko mar. 15a, 12:02

Martxoko aldizkaria kalean da dagoeneko, egun hauetan jaso dute bazkideek etxean. Bazkide ez direnek ohiko saltokietan dute salgai, euro baten truke. Ohiko saltokiei gehitu zaie A3 kopia eta diseinu zerbitzuak denda.

Baleikeren bazkideek jaso dute martxoko Baleike aldizkaria. Baleike aldizkariarekin batera Guka gehigarria jaso dute bazkideek, baita dekorazioaren inguruko gehigarria ere. Bazkide ez direnek, berriz, ohiko saltokietan dute salgai, euro baten truke. Ohiko saltokiak Marifran liburudenda, Agurtzane okindegia, Mandala paperdenda, Arkupe okindegia, BM supermerkatua eta Amaia plazako Ogi Berri dira, eta, orain, A3 kopia eta diseinu zerbitzuak saltokia gehitu da. Dagoeneko Baleike aldizkaria bertan erosteko aukera dute zumaiarrek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide