Asisko Urmenetak 'Sorgin ehiza Euskal Herrian' izango du hizpide, marrazkiez lagunduta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 14a, 15:32

Ostegunean, 18:30ean, Oxford aretoan izango da hitzaldi ilustratua, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Asisko Urmeneta marrazkilari eta komikigileak, bere ohiko marrazkien bidez, eta modu umoretsuan, Sorgin ehiza Euskal Herrian hitzaldi ilustratua emango du ostegunean, 18:30ean, Oxford aretoan. Nafarrak Sugarren mende izeneko komiki liburua argitaratu berri du, eta 1526. urtetik 1616. urtera bitartean Euskal Herrian izandako sorgin ehizari buruz idatzi eta marraztu du. Era berean, Zugarramurdiko Helena Xurio herrian martxan jarri duen ekimenari buruz arituko da.

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da, astelehenetik aurrera, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta, 09.30etik 12:30era.