MARTXOAK 8

Hainbat ekimen izango dira gaur eta datozen egunetan ere, Emakume Langilearen Egunaren harira

Baleike 2021ko mar. 8a, 14:01

Martxoak 8 ditu gaur. Aldarrikapenerako eta borrokarako eguna da emakumeentzat, eta Zumaian hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko nahiz datozen egunetarako, emakumeen borroka ardatz. Jarraian daude zerrendatuta Zumaiako Udalak, Zumaiako Mugimendu Feministak, Ikasle Abertzaleakek nahiz Anabasak prestatu dituzten ekitaldiak.

Gaur, Martxoak 8:

  • 11:30ean, Genero problematikaren inguruan hausnartzen hitzaldia egin dute Herri Eskolako frontoian, Ikasle Abertzaleakek antolatuta.
  • 12:00etan, Anabasa ikasle taldeak eta talde feministak prestatutako hitzaldia izan da Beheko Plazan.
  • 19:00etan, manifestazioa egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazatik hasita. Zumaiako Mugimendu Feministak antolatu du mobilizazioa.

Martxoak 16, asteartea:

  • 18:30ean, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen liburuaren aurkezpen-eztabaida egingo dute, Euskal Herriko Mundu Martxarekin lotuta. Emagin elkarteak eskainiko du saioa, Oxford aretoan.

Martxoaren 5etik 21era:

  • Frida Kahlo artista eta aktibista erakusketa, Oxford aretoan. Astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara bitartean, egongo da erakusketa zabalik. Donostia Kulturak ekoitzi eta utzitako erakusketa.

Aldarrikapen egun nagusia gaur bada ere, aurretik hainbat ekitaldi egin dituzte Zumaian. Esaterako, atzo Zumaiako harrera etxea zabaldu zuen Malen Etxeak, eta Irantzu Varelak Racismo y feminismo hitzaldia eman zuen ostegunean Oxford aretoan.