MARTXOAK 8

Maritxuk ere bat egin du Emakumeen Egunarekin

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 8a, 08:56

Egun handietan dotore janzten du Arritxu Bidasorok Maritxu, Sanjuaniturriaren alboan dagoen irudia. Eta gaur ere ez du hutsik egin. Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a, eta aldarrikapenekin bat egin du Maritxuk ere. 

Arratsalderako manifestazioa deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. 19:00etan abiatuko da Beheko plazatik.