2021/03/26 19:00etan

Bestelakoak

Maria Berasarte: Lurra eta bidea

Maria Berasarte: Lurra eta bidea
Aita Mari aretoa, Zumaia

Maria Berasarte abeslariak Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du martxoaren 26an, 19:00etan, Aita Mari zinean. 

Lurra eta Bidea Maria Berasarteren proiekturik pertsonalena eta originalena da. Bertan, beste musika estilo batzuetara joan-etorriko bidaia egin ondoren, bere euskal sustraietara itzuliko da kantaria, eta musikari apartez inguratuta gainera: Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Jamixel Bereau.

Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5€ Turismo Bulegoan (Gazte Txartela 6€).