Beheko Plazako Kupela taberna, zabalik

Baleike 2021ko mar. 4a, 19:00

Astean zehar eguneko menuak eskainiko dituzte, eta asteburuan, aldiz, menu bereziak. Gainera, kazola eta errazio aukera zabala ere izango dute.

Erretiratuen etxeko tabernak zuzendaritza berria du, eta Agustin Larrañagak hartu du Kupela tabernaren gidaritza. Beheko plazan kokatuta dagoen tabernak otsailaren 5ean zabaldu zituen ateak, beti ere, egoera berrira moldatuta. Lantaldea lanerako gogoz eta ilusioz dagoela adierazi dute arduradunek, eta zerbitzua taberna barruan eta terrazan eskainiko dute.

Kupela asteartetik igandera bitartean egongo da irekita. Astean zehar eguneko menuak eskainiko dituzte, eta asteburuan, aldiz, menu bereziak. Gainera, kazola eta errazio aukera zabala ere izango dute. Aurrera begira, etxera eramateko janaria prestatzea aurreikusten dute.

Kupela tabernaren ordutegia:

Astelehena: Jaieguna

Asteartetik igandera: 9:00 – 20:00 (Ezarritako neurriek finkatuko dute itxiera ordua)

Telefono zenbakia: 943 04 86 93