'Frida Kahlo. Artista eta aktibista' erakusketa zabalduko da bihar Alondegian

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 4a, 10:26

Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan, Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa zabalduko da bihar Alondegiko Oxford aretoan. Martxoaren 21era arte bisitatu ahal izango da. 

Aitziber Alonsoren ilustrazioak dira Donostiako Aiete Kultur Etxeak ekoitzitako erakusketaren ardatz nagusia; modu koloretsu eta artistikoan, emakume honen bizitza ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Ilustrazioekin batera, badira Frida Kahloren lanen erreprodukzioak, argazkiak, eta bere izena daraman etxe-museoan egiten den zaharberritze lanaren irudiak.

Erakusketa hau martxoaren 21era arte egongo da zabalik Alondegiko Oxford aretoan, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara bitartean.