'Atzerrian lurra garratz' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2021ko ots. 28a, 15:30

Astearte goizera bitarte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Emanaldia martxoaren 5ean izango da, Aita Marin.

Martxoaren 5ean, ostirala, Huts Teatroa eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana izango da Aita Mari aretoan. Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Astearte goizean emango dugu saridunen berri. Parte hartzeko, klikatu hemen. Zorte on!

Sinopsia: Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.