'Verano del 85' filma eskainiko du Ostarrenak bihar zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 24a, 10:15

Iazko Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zen Ostarrenak biharko zine forum saiorako hautatu duen filma. Bihar eskainiko dute, Aita Marin.

68. Donostia Zinemaldian aurkeztu du François Ozon zinegile frantziarrak bere filma, Cannesko zigilua daramana. Sail ofizialean lehiatu da. Alexis gaztea itotzeko zorian izango da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisi bere ametsetako laguna ezagutu berri duela irudituko zaio, baina 1985eko uda baino gehiago iraungo al du amets horrek?

Ostarrenak Ozonek iaz ondutako lana hautatu du zine forum saiorako. Bihar, osteguna, izango da Ozonek iaz ondutako lana ikusteko aukera, 19:00etan Aita Mariko zine aretoan.